Benito Lertxundik bihar argitaratuko du disko berria

Karkara 2018ko urr. 4a, 09:13

"Ospakizun gauean" izena izango du hamar abesti berri bilduko dituen diskoak.

Benito Lertxundik bihar, ostiralarekin, emango du argitara Ospakizun gauean disko berria. Hala adierazi dute musikariak bere ingurukoekin batera sorturiko "Kantaita Enea" zigilutik. Abuztu bukaeran atera zuten Kimu bat zuhaitzan singlearekin batera, beste bederatzi kantu berri bilduko ditu diskoak.

Ospakizun gauean aurkezteko hainbat kontzertu emango dituzte Benitok eta bere taldeak, ondorengo leku eta datetan:

Urriak 27 - DONIBANE GARAZI Jai Alai

Abenduak 1 - DONOSTIA Kursaal Auditorioa

Abenduak 2 - BILBO Arriaga Antzokia

Abenduak 9 - DONIBANE LOHITZUN Jai Alai

Abenduak 28 – OIARTZUN Elorsoro

Abenduak 29 – IRUÑEA Baluarte Auditorioa

Maiatzean KARKARAk Benitori egindako elkarrizketa irakurtzeko, egin klik hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide