Gipuzkoako Historia eta Ontzi Modelogileen taldeko sortzaile Miguel Laburu Mateo jaio zenaren ehungarren urteurrenean, hitzaldia emango dute Jesus Mari Peronak eta Jesus Mari Lizarragak. Ostiralean izango da hitzordua, 18:30ean hasita, Aquariumeko auditorioan, eta antolatzaileek jakinarazi dute sarrera irekia izango dela aretoa bete arte.