Larunbateko arraun surf jaialdiaren egitaraua

Karkara 2018ko urr. 3a, 10:00

Larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herriko Surf Federazioak, Gipuzkoako Surf Federazioak, Orioko Udalak, Arkupe elkarteak eta herriko beste hainbat eragilek. Kultura eta kirola uztartuko dituzte egun osoan zehar.

EGITARAUA

URRIAK 6, LARUNBATA. 

10:00. Errioko zaborraren bilketa, Herrio natur taldeak eta Begi Bistanek antolatuta. Topalekua: Arraunetxe. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena aldez aurretik

11:00. Federarte Market Herriko Plazan. ARKUPE elkarteko hainbat establezimenduk ere jarriko dute postua: Ttipi-ttapa, Soia, Expo eta Rose's.

11:30. Kalefit solidarioa Herriko Plazan. KALEFITek entrenamendu funtzionaleko saio bat egingo du, surf, skate eta snowboard-era bideratuta. Barra bat jarriko dute boluntarioek eta bildutako dirua Siriako errefuxiatuentzat izango da.

12:00. SUP (Stand-up Paddle - arraun-surfa) egokitua Arraunetxeren ondoan, kirol egokituko federazioak antolatuta, Axi Muniainen laguntzarekin. Berdin-Berdinak kirol elkarteko kideek parte hartuko dute begirale profesionalekin.

14:00. Mola Mola barbakoa Herriko Plazan.

15:00. Euskal Herriko arraun surf txapelketaren finala, Arraunetxetik abiatuta.

19:00. Sari banaketa Herriko Plazan. Ekitaldian omenaldia egingo zaio Orioko Zergatik Ez taldeari.

SUPer FEDERARTE FEST jaialdia

20:00. Mola Mola barbakoa Herriko Plazan.

21:30. MADELEINE taldearen emanaldia Herriko Plazan. (Foru Aldundiak prestatutako KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018 ekimenaren barruan).

22:30- VOLTAIA taldearen emanaldia Herriko Plazan. (Foru Aldundiak prestatutako KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018 ekimenaren barruan).

23:30. EL_TXEF_A DJ SET Herriko Plazan.

01:30. DJ saioa K2 tabernan: DJ VILA XXX.

03:00. DJ saioa Errusta tabernan: DJ ILLARRA.

04:30. DJ saioa Hatoz tabernan: DJ RUBIO.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide