Oriotarrak nagusi II. Zarautz Bihotzekin Elkartasun Lasterketan

Karkara 2018ko irailaren 30a

Gaur eguerdian  II. Zarautz Bihotzekin Elkartasun Lasterketa izan da, Itxasmendi auzoan, eta oriotarrak izan dira azkarrenak. Kamel Ziani sailkatu da lehen postuan, eta bigarrena izan da Iñigo Exposito. Bi oriotarrak hasieratik lasterketaren buruan jarri dira, eta gainontzekoei ateratzen zieten errenta bukaera arte eustea lortu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide