Auto-taxi zerbitzua %2,3 igoko da, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera

Karkara 2018ko ira. 28a, 17:30

Astearteko udalbatzarra.

Orioko Udalbatzak asteartean ohiko bilkura egin zuen, eta bertan aztertutako gai guztiak aho batez onartu zituzten.

Iraileko ohiko bilkura udalbatzar aretoan izan zen, Orioko udaletxean.

Hurrengo gaiak aztertuko zituzten:

1.- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 6/2018 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean. Aho batez onartu zen.

2.- Onartzea, egoki bada, 5/2018 zenbakidun konpromisu-kreditua. Aho batez onartu zen.

3.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak 2019rako. Aho batez onartu zen.
Gipuzkoako Taxiaren Elkaltetik proposatu zuten Urola Kostan auto-taxi zerbitzuaren tarifa %2,3 igotzea, eta udalbatzak aho batez onartu zuen proposamena. Tarifa berriak 2019ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta bi tarifa zehaztu dituzte.

- Lehenengo tarifa lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara. Gutxieneko tarifa 5,43 eurokoa izango da, eta egindako kilometro bakoitzeko 1,15 euro gehituko zaizkio hasirako tarifari. Itxaroten pasatako ordua 22,18 euro kostako da.
- Bigarren tarifa lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da, baita asteburu eta jai egunetan ere. Gutxieneko tarifa 6,5 eurokoa izango da, eta egindako kilometro bakoitzeko 1,85 euro gehituko zaizkio hasierako tarifari. Itxaroten pasatako ordu bakoitzeko 36,15 euro kostako da.

4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Bake Epaitegiko bake-epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena. Aho batez onartu zen.

Haritz Gonzalez Elizondo izango da Orioko Bake Epaitegiko bake-epaile titularra, eta ordezkoa Joseba Gartzia Etxegarai.

5.- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko hitzarmena, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko. Ahoz batez onartu zen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide