Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, irailak 25

Karkara 2018ko ira. 24a, 09:57

Udalbatzarra Orioko udaletxeko areto nagusian

Bilkura udalbatzar aretoan izango da, udaletxean, 19:30ean hasita, eta hurrengo gaiak aztertuko dituzte.

Udalbatzarrean hurrengo gaiak jorratuko dituzte:

1.- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 6/2018 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

2.- Onartzea, egoki bada, 5/2018 zenbakidun konpromisu-kreditua.

3.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak 2019rako.

4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Bake Epaitegiko bake-epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.

5.- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko hitzarmena, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.

6.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide