Joanito Orella Atenasera abiatu da, errefuxiatuak artatuko dituen erietxe batera materiala eramatera

Karkara 2018ko ira. 23a, 18:48

Larunbat goizean Joanito Orella azken enkarguak egiten jardun zen Orion, igande goizean dena prest izateko.

Igandean, goizeko 05:00etan irten dira Ez Itxi Begiak elkarteko kideak Atenas aldera. Bi eguneko bidaia dute aurretik, eta errefuxiatuak artatuko dituen erietxe batera janaria eta osasun materiala eramatea dute helburu. 

Ez Itxi Begiak elkarteko kide Joanito Orella oriotarra buru-belarri lanean aritu da azken egunetan, gaur goizean furgoneta beteta Atenas aldera abiatzeko. Izan ere, Donostiako mediku batek urtebeteko eszedentzia eskatu du Atenasen errefuxiatuei zuzendutako erietxe txiki bat irekitzeko, eta proiektu solidarioari laguntzeko materiala bildu du Orellak Orion.  Janaria, osasun-materiala, haurtxoentzat janaria eta esne berezia edota gurpildun aulki bat darama furgonetan, besteak beste.

Gaur iluntzean Italiako Pisa hirira iritsiko da taldea eta  bertan igaroko dute gaua. Pisatik Barira bidaia egingo dute, eta han itsasontzia hartuko dute Greziako Patras hirira iristeko. Patrasetik Atenasera joango dira zuzenean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide