Urriaren 1ean, Orioko Maria Maestra Haurreskolan matrikulatzeko epea zabalduko dute, eta irekita egongo da urriaren 9a arte. Orain matrikulatzen diren haurrak abendutik aurrera hasiko dira haurreskolan, eta jakinarazi dute momentu honetan haurreskolak badituela plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.
Bestalde, gurasoek haurreskola bertatik bertara ezagutu dezaten, astelehenean ateak irekiko ditu Maria Maestra Haurreskolak, eta instalazioak ikusteaz gain, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko aukera izango dute gurasoek. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.
Izena emateko ordutegia
Haurreskolan izena emateko ordutegia hurrengoa izango da: 09:00etatik 11:00etara, eta 15:00etatik 16:00etara.
Informazio osatua nahi dutenak haurreskolara azaldu daitezke, edo telefonoz edo posta elektronikoz jarri harremanetan: 943 890 625 da telefono zenbakia eta mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbide elektronikoa.