Ikasturte berrirako plaza libreak daude oraindik Danbolin Musika Eskolan

Karkara 2018ko ira. 18a, 14:55

Irailaren 21era arte, ostirala, eman daiteke izena, bulego ordutegian (14:30etik 19:00etara) bertara joaz, edo telefonoz deituz (943 833 727).

Danbolin Musika Eskolan ikasgai batzuetan plaza libreak daude. Hori dela eta, izena emateko aukera izango da ondorengo ikasgaietan, irailaren 21 arte:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).
- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean).
- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
- Euskal dantza.
- Instrumentuak: esku-soinua, klarinetea, tronpeta, txistua, biolontxeloa, perkusioa eta panderoa.

3. MAILA (12 urtetik aurrera).
- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
- Euskal dantza.
- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Informazio gehiagorako, musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide