Gazte Festetako danborradako entseguak irailaren 18an, 20an,25ean eta 27an egingo dira Etxeluze Gaztetxean, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, irailaren 29ko Danborrada Piratan parte hartu ahal izateko, gutxienez bi entseguetara agertu beharko dute herritarrek.