Irailaren 18an hasiko da patinetan ibiltzen ikasteko ikastaroa

Karkara 2018ko irailaren 10a

Ikasturte osoan zehar, asteartero izango dira patinetan ibiltzen ikasteko saioak, Zaragueta Herri Eskolako instalakuntzetan.

Ikastarora apuntatzen diren partaideak bi multzotan banatuko dira:

- Haurrak (6-12urte): 18:15-19:15

- Helduak: 19:15-20:15

Izen ematea zabaldu dute dagoeneko, eta 669837409 zenbakira edo zkeirristaketa@gmail.com helbidera idatzita egin daiteke.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide