Herriko plazan proiektatuko da zinta hilaren 21ean, ostiralarekin, arratsaldeko 21:30etik aurrera. Egiguren Estudioak egin du lana, eta bertan ikusgai izango dira pasa den uztailean erronka gauzatu zuten 32 emakumeek izandako bizipenen testigantzak eta irudiak, besteak beste. Deialdia irekia da, herritar guztiak daude gonbidatuta. Ikusi dokumentalaren aurrerapenaren trailerra.