Salatxo Abesbatzak ostegunean abiatuko du ikasturte berria

Karkara 2018ko ira. 5a, 11:01

Salatxo abesbatza eta La Jodedera entsegu batean. (Salatxo abesbatza)

Abesbatzan parte hartzeko gonbita luzatu die Salatxok oriotar kantuzaleei.

Oporraldiaren ondoren, Salatxo abesbatzak ikasturte berria abiatuko du. Ostegunean egingo dute lehen entsegua, eta oraindik bertan parte hartzen ez duten oriotar kantuzaleak abesbatzara gonbidatu dituzte. Entseguak astelehenetan eta ostegunetan egiten dituzte 21:00etatik 22:30era, Kosta Tailerrean, eta Salatxoko kide izan nahi dutenek, entseguren batera azaldu besterik ez dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide