Gozategik kontzertua emango du urriaren 6an, Aginagako Jaietan

Karkara

Gozategi taldeko kideak, disko berriaren aurkezpenean.

Iluntzean hasi eta goizalera arte hainbat musika talde igoko dira oholtza gainera, eta Gozategik 02:00etatik aurrera eskainiko du doako kontzertua.

Urriaren 6an Orioko Gozategi taldeak kontzertua eskainiko du Usurbilgo Aginaga auzoan, San Praxku Jaien barruan. Frontoian izango da emanaldia, eta hainbat talde igoko dira oholtza gainera.

19:00etan hasiko da saioa Elektropapo elektrotxarangarekin; 22:00etan DJ Bullek eta Akelarrek kontzertua eskainiko dute 12 euroren truke, eta 02:00etatik aurrera Gozategi taldeak doako kontzertua emango du.

DJ Bullek eta Akelarreren kontzerturako sarrerak salgai jarriko dituzte irailaren 8an, larunbatean, Aginagako Eliza Zaharrean. Taberna 16:00etan irekiko dute, eta tiketera 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide