Giro ederra izan zen larunbatean Orioko hondartzan, 'Variete Bat' ikuskizunean

Karkara

'Variete Bat' ikuskizuna. (IƱigo Fernandez)

Jendetza bildu zen larunbatean Mola Mola tabernak antolatu zuen zirku ikuskizunean.

Eguraldia lagun, jendetza bildu zen larunbatean Variete Bat ikuskizunean. Mola Mola tabernak antolatuta, zirku ikuskizuna eskaini zuten hainbat artistek; sabeliztunak, akrobatak, pailazoak, malabaristek eta aerografoa erabiliz margolak egiten dituen artistak parte hartu zuten ikuskizunean.

Saioa gaueko hamarrak arte luzatu zen, eta bertaratu zirenek nabarmendu dutenez, "giro paregabea" izan zela bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide