Ostiralean eta astelehenean hasiko dute ikasturtea Aiako eta Orioko ikasleek

Karkara 2018ko ira. 4a, 10:04

Zaragueta Eskolako ikasleak ikasgelan

Hurrengoak dira Aiako eta Orioko ikastetxeetako ikasturte hasierako ordutegiak.

Aiako Lardizabal Eskola
Aiako ikasleak astelehenean hasiko dute ikasturtea, eta hilaren 24ra bitartean goizez izango dituzte eskolak. Irailaren 27tik aurrera ohiko ordutegiari ekingo diote, goizez eta arratsaldez.

Orioko Herri Ikastola
Orioko Herri Ikastolako ikasleek, HH2tik LH6ra bitartekoek, astelehenean hasiko dute ikasturtea. Irailaren 21a arte goizez jardungo dira, eta irailetik 24tik aurrera goiz eta arratsaldez.

DBHkoek ostiralean egingo dute ikasturtearen aurkezpena, eta hilaren 28ra arte goizez arituko dira. Urriaren 1etik aurrera ohiko ordutegia izango dute.

Zaragueta Herri Eskola
Ostiralean abiatuko dute ikasturte berria HH3 LH6 maila bitarteko Zaragueta Herri Eskolako ikasleek, eta HH2koek astelehenean izango dute lehenengo eskola eguna. Irailaren 13ra bitartean ordutegi trinkoa egingo dute, baina jangela zerbitzua martxan izango dela jakinarazi dute eskolako arduradunek. Hilaren 14tik aurrera ohiko ordutegiari ekingo diote.

Bestalde, DBHkoek ikasturtearen aurkezpena izango dute ostiralean. Iraila osoan zehar ordutegi trinkoa izango dute, eta urriaren 1etik aurrera ekingo diote ohiko ordutegiari.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide