Alazne Arrutik eta Martin Bidaurrek Itu Bandaren poesia errezitaldi kolektiboan parte hartuko dute, Donostian

Karkara

Martin Bidaur oriotarra, 'Itzulera' liburua eskuetan duela

Itu Bandak Martin Bidaur aiarrarem Itzulera liburua oinarri hartuta eskainiko du errezitaldia.

Gaur Donostiako Viktoria Eugenia Club aretoan poesia errezitaldia emango du Itu Bandak. Martin Bidaur oriotarraren Itzulera liburuaren gaia oinarri hartuta eskainiko du errezitaldia, eta Martin Bidaurrek eta Alazne Arrutik parte hartuko dute bertan.

19:30ean izango da saioa, eta gonbidapena beharko da sartzeko. Dena dela, gonbidapena 17:30etik aurrera lehiatilan banatuko dituzte doan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide