Gizonezkoen sailkatze estropada 18:00etan hasi da, eta banan-banan atera dira arraun taldeak erlojuaren aurkako proba jokatzera. Oriok estropada bikaina egin du; lehen luzean azkarrenak izan da, eta lan erditan sailkatze estropadako denborarik onena markatu du.
Sailkapen nagusian bigarren sailkatu dira Orioko mutilak, Bermeoren atzetik, segundu bateko aldearekin. Oriotarrak gustura dira egin duten lanagatik, eta Gorka Aranberrik esan duenez "sentipen onak izan dituzte urtena". Dena dela, gogoratu du "bandera irabazteko lehia oso estua" izango dela.
Aurtengo ezustekoa Mikel Arostegi oriotarrak gidatzen duen San Pedrok eman du, seigarren postuan sailkatuta.
Hurrengo ontziak sailkatu dira Donostiako Estropada jokatzeko
1.- Bermeo 19:56
2.- Orio 19:57
3.- Zierbena 20:00
4.- Hondarribia 20:02
5.- Cabo 20:04
6.- San Pedro 20:05
7.- Santurtzi 20:09