Orioko emakumezkoen txalupa hirugarrena izan da Kontxako saillkatze estropadan

Karkara 2018ko abu. 30a, 18:46

Galiziako Riveira ontziak ezustekoa eman du, San Juanen aurretik sailkatuta.

Gaur 17:30ean abiatu dute Donostian emakumezkoen Kontxako Banderako sailkatze estropada. Denera hamasei ontzik parte hartu dute norgehiagokan, eta zazpi ontzik lortu dute Donostiako Estropada jokatzeko txartela.

Orioko emakumezkoen trainerua hirugarren sailkatu da erlojuaren aurkako proban, Riveira eta San Juan ontzien atzetik. Izan ere, ezustekoa eman du Galiziako traineruak, Eusko Label Liga nagusitasunez irabazi duen San Juan ontziaren aurretik iritsita.

Hurrengo taldeak sailkatu dira

1.- Riveira 11:17,02
2.- San Juan 11:17,14
3.- Orio 11:21, 58
4.- Arraun Lagunak 11:25,52
5.- Kaiku 11:34,44
6.- Hibaika 11:35,02
7.- Tolosaldea 11:40,44

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide