Jakinarazi dituzte Kontxako Banderako sailkapen estropadako txandak

Karkara

Orioko gizonezkoen eta emakumezkoen traineruak iazko Donostiako Estropadan.

Orioko arraun elkarteko bi traineruek A taldean parte hartuko dute emakumezkoen eta gizonen kategietan. Emakumezkoen txanda 17:30ean hasiko da, eta gizonezkoena 18:00etan.

Kontxako Bandera estropadako antolatzaileek jakinarazi dituzte gaurko sailkapen estropadako txandak. Hurrengoak izango dira.

Emakumezkoen sailkapen estropada.  (17:30etik aurrera)

A TALDEA
A Pobra, Cabo, Riveira, Deustu, Gu-Arraun, Hibaika, Hondarribia, Orio eta San Juan

B TALDEA
Perillo, Mugardos, Colindres, Hernani, Kaiku, Lapurdi, Lea Artibai eta Tolosaldea

 

Gizonezkoen sailkapen estropada. (18:00etatik aurrera)

A TALDEA
Bermeo-Urdaibai, Cabo, Hondarribia, Kaiku, Ondarroa, Orio, Astillero, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Tiran, Zierbena

B TALDEA
Deustu, Ares, Mecos, Getaria, Hibaika, Lapurdi, Lekittarra, Mutriku, Pedreña, Samertolmeu, Zarautz eta Zumaia

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide