Traineru denboraldia 2018

Aurten Donostiako Estropadan sari ekonomiko berdinak jasoko dituzte gizonek eta emakumeek

Karkara

Iaz Orioko gizonezkoen traineruak irabazi zuen Kontxako Bandera

Donostiako Udalak bi kategorietan sari ekonomiko berdinak izateko konpromisoa hartu zuen, eta aurten eman du horretarako urratsa.

Ostegunean Kontxako Estropadako sailkapen estropada jokatuko da, eta aurten berrikuntza nabarmena izango du Donostiako Estropadak. Izan ere, Donostiako Udalak gizonezkoen eta emakumezkoen sari ekonomikoak berdinak izango dituztela erabaki du; beraz, aurten gizonezkoen eta emakumezkoen txapeldunek, txapeldunordeek eta hirugarren sailkatuek sari berdinak jasoko dituztela jakinarazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide