Bertan behera gelditu dira 'El Saltillo' ontziaren ate irekiak

Karkara

Asteazkenean iritsi zen belauntzia Oriora.

Autobideko zubiaren aurka jo zuen ontziko mastak, eta Santurtzira eraman behar izan dute konponketa lanak egiteko.

Asteazkenean Oriora iritsi zen Saltillo itsasontzia Santurtzira eraman behar izan zuten atzo, konponketa lanak egiteko. Autobidearen zubipetik igarotzean, marinelek marearen altuera ongi kalkulatu ez zutenez, 20 metroko mastak zubiaren aurka jo eta hondatu egin zen belauntzia. Ondorioz, gaurko aurreikusita zuten ate irekien jardunaldia bertan behera utzi behar izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide