Emakumezkoen traineruak ere hantxe izango dira, X Zarauzko Euskotren Ikurrina jokatzen, aurtengo sasoia amaitzeko. San Juan Iberdrola Arroxei Euskotren Saria emango zaie igandeko jardunaldia bukatuta. Orioko neskak denboraldiko lehenengo bandera erdiesten saiatuko dira.
Orio B ontzia, berriz, Kantabriako uretan lehiatuko da asteburuan. Laredon dute hitzordua larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera (XIV. Bandera Ayto. Laredo). Igandean, eguerdiko 12:00etan hasita, Santoñako XLVII. Bandera jokatuko dute Anjel Larrañagaren mutilek.