Traineru denboraldia 2018

Orio B ontzia laugarren sailkatu da XII.Hondarribiko Arrantzeleen Kofradiako Banderan

Karkara 2018ko abu. 11a, 18:07

Gaur eguerdian egin da estropada eta Donostiarrak eskuratu du lehen postua, 21:02,54 denborarekin; Orioko mutilak hortik 16 segundora iritsi dira helmugara. Orain, 18:00etatik aurrera, Orioko nesken eta gizonezkoen lehen taldeak, Ondarroako XXXIV.Banderan lehiatuko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide