Mikel Orbañanos: "Helburu bat jarri, eta asko kosta arren, saiatu egin behar da hori lortzen"

Aitor Manterola / BERRIA 2018ko abu. 10a, 15:27

ARGAZKIA: JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Mikel Orbañanos eta Asier Puertas oriotarrak ditu protagonista BERRIAk argitaratu duen erreportajeak.

Hondarribiaren azken urte luzeetako ibilbide ona ez ditu bakarrik uretako emaitzak ekarri. Entrenatzaileak sortzen ere ari da, eta Mikel Orbañanosek erakutsitakoa irakasten ari dira, besteak beste, Osertz Aldai Isuntzan eta Asier Puertas Hondarribian bertan, bigarren traineruan.

Hamazazpi urte joan dira Hondarribia Arraun Elkarteak Mikel Orbañanosen (Orio, Gipuzkoa, 1973) aldeko hautua egin zuenetik Ama Guadalupekoa trainerua zuzentzeko. Hirugarren denboraldia izan zuen 2002koa entrenatzaile lanetan, aurreko bietan Ondarroan estreinatu eta gero, Orion arraunean urte asko egin ondoren.

Bide oparoa izaten ari da, eta ez soilik emaitzetan, joera bada ere denborekin, sailkapenekin eta bandera kopuruarekin geratzea. Horretan ez ezik, urte hauetan guztietan, isilpean eta lanean, entrenatzaileak sortzen ere aritu dira Orbañanos eta Hondarribia. Nahi gabe ziurrenik, propio ez, baina azaltzen ari dira Orbañanosen eskolak jasotako entrenatzaile berriak. Besteak beste, bi hauek: Osertz Aldai (Hondarribia, Gipuzkoa, 1976) eta Asier Puertas (Orio, Gipuzkoa, 1975). Aldai Isuntzan ari da azken hiru denboraldietan, eta Puertasek hau du lehen sasoia entrenatzaile lanetan, Hondarribia B-n.

IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide