Traineru denboraldia 2018

Sei estropada jokatuko dituzte Orioko ontziek asteburuan

Karkara 2018ko abuztuaren 10a

Bi egunetan herriko txalupak Ondarroan, Hondarribian eta Pasaian jokatuko diren banderak erdiesten saiatuko dira.

Larunbatean, abuztuak 11, Orio B-k 12:10ean Hondarribiako XII. Arrantzaleen Kofradia Bandera jokatuko du. Arratsaldean, Orioko nesken eta gizonezkoen lehen taldeak Ondarroako XXXIV.Banderan lehiatuko dira, 18:00etatik aurrera. Igandean, Hondarribian, 12:00etan, Orioko neskak San Juango batelerei gailentzen saiatuko dira. Jarraian, 13:00etan, gizonezkoen TKE estropadan, XXXI.GP Mapfre Bandera izango da jokoan. Bestalde, gizonezkoen bigarren trainerua XXXIV. Pasaiako Ikurrina etxeratzen saiatuko da, eguerdiko 12:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide