Arraunlarien panpinak salgai dira hainbat establezimendutan

Karkara 2018ko abu. 10a, 12:04

Dravet gaitzaren ikerketarako dirua biltzeko, Orioko emakume talde bat orratz-panpinak eskuz egin eta herriko gune desberdinetan saltzen ari da. KARKARAri uztailean eskainitako elkarrizketan, aiarren eta oriotarren kolaborazioa eskatu zuten.

Deialdi hark bere fruituak eman ditu: dagoeneko 'Zergatik ez' erronkako neska arraunlarien 250 panpin-apaingarri egin dituzte, eta Orioko arraunlarienak, 100. Salgai daude Bordatxo Tabernan, Niko Tabernan, Orio Arraun Elkartearen dendan, eta Lasarteko Patxi Larrañaga harategian. Egitasmoarekin kolaboratu nahi duen norbanako edo talde oro, Rakel Delgadorekin jar daiteke harremanetan (619808186).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide