Julen Alonsok Aiako Santio Erreka auzoan duen estudioan grabatu ditu diskoko kantuak, beste lau musikarirekin batera: Eneritz Aulestia (panderoa eta ahotsa), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra) eta Iker Telleriarekin, hain zuzen ere.
Musikariak KARKARAri adierazi dionez, sortu dituen abestiak folk estiloan sailka daitezke. Argitara emango duten lehen kantua hemendik hiruzpalau astera egongo da entzungai, eta diskoaren aurkezpena abenduan izango da. Julenen hitzetan, abesti bilduma talde izenarekin kaleratuko dute, eta hori asmatzeko lanetan dabiltza egunotan.