Donostian hasita, kostaldeko herri txikiak ezagutzeko interesa izan ohi du turista askok, eta joera horrek Oriora bisitari dezente erakartzen ditu, Raquel Arrieta Orioko turismo bulegoko arduradunaren esanetan.
Azken urteetan kostaldeko Santiago bidea indarra hartzen ari da, eta horren ondorioz, asko dira hilabeteotan herritik pasatzen diren erromesak. Ekainean turismo bulegotik pasatako 1207 bisitaritik 496 Santiagora bidean zihoazen. Uztailean 2479 bisitatik 501 izan dira erromesenak. Abuztuari dagokionean, erromes kopuruak behera egitea da aurreikusten da, eta Orio bisitatzen eta bertan ostatu hartzen dutenen kopurua igotzea.
Raquelen iritziz, hondartzak jendea erakarri arren, asko dira herria eta bertako kultura edo gastronomia ezagutzera etortzen diren turistak. Uda garaian, inguruko mendi bueltei buruz jasotzen dituzten kontsultak ere asko izan ohi dira.