KAE 2 ligako jardunaldia izan da gaur eguerdian Erandion, eta Orioko gizonezkoen bigarren ontziak jokoan zegoen bandera erdietsi du. Erlojupeko estropada izan da, bi txandetan banatuta, eta etxekoak bigarrenean aritu dira. Lau luze osatu ondoren, eguneko denborarik onena markatu dute, 20:30,22rekin; bigarren sailkatu da Donostiarra, 32 segundora, eta Camargo hirugarren, 33 segundora. Taldeari harrera egingo diote herrian gaur arratsaldean, 19:30 aldera.