Traineru denboraldia 2018

Estropada eremuko baldintzak aldatuta, zazpigarren sailkatu da Orio Santurtzin

Karkara 2018ko uzt. 29a, 14:14

Orioko emakumezkoen trainerua Santurtziko estropada jokatzeko uretara ateratzen.

Gizonezkoen estropadan, ohorezko txandarako haizeak gora egin du eta estropada eremuaren baldintzak okertu egin dira.

Gaur Santurtzin jokatu den Eusko Label Ligako estropada gora-beheratsua izan da, ohorezko txandarako estropada eremuaren baldintzak okertu egin baitira. Ondorioz, bigarren txandan arraunean egin duen Urdaibaik irabazi du estropada. Ohorezko txanda Zierbenak irabazi du, baina Santurtziko taldea bigarren sailkatu da. Orioko gizonezkoen traineru berriz, zazpigarrena izan da gaurko estropadan.

Emakumezkoen estropadari dagokionean, San Juanek irabazi du VII. Euskotren Bandera estropada, eta bigarren sailkatu dira oriotarrak hamar segundura.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide