Bateleroak iritsi dira Oriora

Karkara 2018ko uzt. 28a, 13:08

Euskal Bateleroen Elkarteak antolatuta, bateleroen topaketa egingo dute asteburuan Orion. Goiz-eguerdi partean moilara iritsi dira Euskal Herri osotik etorritako bateleroak; horrez gain, bada Herrialde Katalanetatik, Gironatik, etorritako ontzi tradizional bat ere. Eguerdian herriko plazan bazkalduko dute elkarrekin, eta 17:30ak aldean Aginaga aldera nabigatuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide