Jack Sparrow pirata dislokatua protagonista duen Piratas del Caribe sortako bosgarren filma da honako hau, eta aurrekoen ildotik doa, abentura eta fantasia uztartuz nahasketa bizi batean. 2017an estreinatu zen filma eta gustura utzi zituen zaleak.
Larunbatean eskainiko dute 22:15etik aurrera, Orioko hondartzan jarriko duten pantaila handian.