Mikel Laboaren omenezko kontzertua izango da gaur arratsaldean Orioko plazan

Karkara

Aurtengo Heineken Jazzaldiaren programaren barruan antolatu dute kontzertua, eta 19:00etan hasiko da.

Aurtengo Heineken Jazzaldiaren programaren barruan, kontzertua izango da gaur Orioko Herriko Plazan, 19:00etan hasita. Mikel Laboa euskal musikaria omenduko dute, haren kanta batzuk jazz estilora egokituta.

Iñaki Salvador piano-jotzailea
Iñaki Salvador piano-jotzaileak eta bere taldeak prestatu dute Laboaren omenezko kontzertua. Iñaki Salvador oso ezaguna da Euskal Herrian eta kanpoan eta, bere garaian, askotan egin zuen lan Mikel Laboarekin, bai zuzeneko emanaldietan eta bai haren grabazioetan jotzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide