Traineru denboraldia 2018

Oihan Gozategik Irlandako Coupe de la Jeunesse Txapelketan parte hartuko du asteburuan

Karkara

Cork hirian larunbatean eta igandean -uztailak 28 eta 29- egingo den nazioarteko estropadan jokatuko du Orioko arraunlari jubenilak, JMx2 kategorian. Txapelketa entzutetsu horretan, Erresuma Batua, Italia edota Frantziako hainbat talde izango dira lehian, besteak beste. Bi jardunaldietako emaitzak zuzenean kontsultatu ahal izango dira txapelketako webgunean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide