Euskarabentura Euskal Herria zeharkatzen duen 783 kilometroko espedizioa da, eta gaur Donostia-Zarautz etapa egin dute parte-hartzaileek. Bidean, Orion hartu dute atseden eguerdian, eta herriko plazan bazkaldu dute, ondoren ibilaldiarekin jarraitzeko asmoz.
Uztailaren 1ean abiatu zuten espedizioa Maule-Lextarretik, eta hilaren 31n, Getxon, amaituko dute bidaia. Hilabete osoan zehar Euskal Herriko sei hiriburutatik eta inguruko herrietatik igaro dira, eta besteak beste tokian tokiko kultur ondarea ezagutuko dute.