Antxon Iturain: "Oinez Euskal Herria zeharkatzen ari gara"

Karkara 2018ko uzt. 25a, 16:20

Antxon Iturain Orioko plazan Euskarabentura ekimeneko kideekin.

Gaur eguerdian Euskarabentura ekimeneko parte-hartzaileek Orioko plazan bazkaldu dute. Tartean da Antxon Iturain oriotar gaztea ere.

ANTXON ITURAIN - Euskarabentura espedizioko kidea

Zenbat denbora daramazue Euskal Herria zeharkatzen?
Duena hiru aste abiatu genuen ekimena, Maulen. Oinez Euskal Herria zeharkatzen ari gara, eta bataz beste, egunero 21 kilometro inguru egiten ditugu. Arratsaldetan atseden hartzen dugu.

Zer moduzko esperientzia izaten ari da?
Hasieran lotsatu samarra nengoen, inor ezagutzen ez nuelako, baina lagun asko egin ditut, eta oso gustura nago. Bestetik, asko ibiltzen gara, eta egun batzuetan nahiko nekatuta amaitzen dugu.

Euskal Herria zeharkatzeaz gain, bertako ondarea ere ezagutzen ari zarete, ezta?
Bai, arratsaldetan kultur arloko lagun desberdinek tokian-tokiko berezitasunak kontatzeko hitzaldiak ematen dizkigute, eta oso aberasgarria izaten ari da. Hemendik astebetera bukatuko da espedizioa Getxon, eta egia esan pena ematen dit abentura hau amaitzeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide