Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, aurten ere euskara errefortzu eskolak jarri dira abian, ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko.
Astean hirutan hartzen dituzte klaseak, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera. Uztaila osoa daramate horretan.
Bederatzigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.
Ikastolak utzitako gela batean ari dira klaseak hartzen, Onintza Manterola oriotarra irakasle dutela.
Argazkian ez dira ikasle guzti-guztiak agertzen; baina bai gehienak. 20tik gora gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten.