Traineru denboraldia 2018

Hasi da Orioko XXVIII. estropaden lehenengo jardunaldia

Karkara 2018ko uzt. 21a, 11:16

Oraintxe 11:00etan ekin diote lehiari emakumezkoen ETE ligako traineruek, Orioko itsasaldean. Gizonezkoen KAE 2 Ligako taldeak arraun etxean daude orain beroketa lanetan. Orioko XXVIII. Estropadak hasi dira beraz; bihar, igandea, uztailak 22, Eusko Label eta Eusko Tren ligetako jardunaldia jokatuko da, 11:45ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide