Larunbateko zine-emanaldia gaztetxean izango da, eguraldiagatik

Karkara

Larunbatean 'Handia' filmaren proiekzioa programatu du Udalak eta, hasiera batean, ikastola aurreko plazan izatekoa bazen ere, eguraldiaren aurreikuspen txarra tarteko, proiekzioa gaztetxean egingo da.

Larunbatean, hilak 21, 'Handia' filmaren proiekzioa izango da herrian. Hasiera batean, Orioko Udalak emanaldia ikastola aurreko plazan programatu bazuen ere, eguraldiaren aurreikuspena izanik, proiekzioa gaztetxean egitea erabaki da.

Ordua ez da aldatuko. Hortaz, filmaren proiekzioa 22:15ean hasiko da. Sarrera doakoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide