Azken urtetan errioan jokatu izan dira traineru estropadak, baina aurten berriz ere itsasoko estropadak berreskuratuko dituztela jakinarazi dute arraun elkartetik.
Alde batetik, larunbat goizean, 11:00etatik aurrera, emakumezkoen ETE Ligako eta gizonezkoen KAE 2 Ligako estropadak izango dira. Bestetik, igandean 11:45ean hasita Eusko Label eta Eusko Tren ligetako jardunaldiak jokatuko dira.