Najat Kaanachek Marokoko Fez hiriko Medinan, alde zaharrean, du Nur jatetxea, eta 2016an ireki zuenetik nazioartean hainbat sari jaso ditu; besteak beste, Marokoko jatetxerik onena izendatu zuten 2017an.
Pasa den asteburuan berriz, bi sari jaso zituen Word Luxury Restaurant Awards nazioarteko sariketan. Alde batetik, Afrikako jatetxerik onen izendatu zuten Nur jatetxea, eta bestetik, mundu mailako marokoar jatetxerik onenaren saria jaso zuen.