Eusko Label ligako lehen sailkatua hamasei puntura dauka Oriok, bost estropada soilik jokatuta, eta bigarren txandan ari da San Nikolas trainerua. Gipuzkoako Txapelketan, herenegun, bigarren izan zen, baina Hondarribiak 22 segundo atera zizkion. Orioren jarduna ari da zeresana ematen, eta, gauzak argitze aldera, onena entrenatzaileari galdetzea, Jon Salsamendiri (Orio, Gipuzkoa, 1970).
Orio ez dago espero zen lekuan liga hasiera honetan.
Kanpotik begiratuta, eta nola iazko Kontxako Banderan garaile izan ginen aurtengo ligako irabazletzat jo izan gaituzte, baina gauza bat dago garbi: Oriok ez du inoiz irabazi liga nagusia. Guretzat ez ginen faboritoak, baina ez dizut esango espero genuenik orain gauden bezala egotea. Baina horrela gaude, eta onartu egin behar dugu errealitatea.
Beste aurreikuspen batzuk zenituzten?
Udari ekin genion emaitza aldetik orain baino hobeto egoteko ilusioarekin, baina onartuta daukagu non gauden, lehiaketak hor jarri gaituelako. Bestelakoan, lasai nago. Ligak eskatzen duen logistikak eraman gaitu hona.
Zer esan nahi duzu?
Elkarrizketa irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.