Ze itsasorekin jokatu zenuten atzoko estropada?
Estropadan beroketan baino itsaso hobea izan genuen; hala ere, mugitu xamarra tokatu zen atzokoan.
Ozta-ozta gailendu zitzaizuen San Juan. Iazko denboraldiarekin alderatuz, azkarrago zabiltzate aurten.
Bai, hobekuntza nabaritu dugu. Arraunketa estilo jakin bat barneratzeko lanean aritu gara, eta hori bere fruituak ematen ari da.
San Juani hortzak erakusteko gaitasuna duzuela erakutsi duzue denboraldi hasieratik.
Beraiei irabazteko gogoa daukagu. Gauzak ondo egiten ari gara, eta oraindik badugu hobetzkeo tartea. Lehen aipatu bezala, arraunketa da giltza. Ondo arraun eginez lortuko dugu daukagun potentziala erakustea.
(...)
Aurtengo denboraldia motzagoa egingo zaigula iruditzen zait, baina oraindik iraila urruti dago. Gauzak ondo doazenean, azkarrago pasatzen da denbora. Banderen lehian egonda, ikuskizunaren parte izan nahi dugu. Bigarren postuari eutsi nahi diogu, eta estropadetan San Juanengandik gertuago ibili. Ea hobetzeko dugun tarte horri zukua atera eta banderaren bat ekartzea lortzen dugun.