Miguel Etxeberria eta Manuel Rodrigues eskultoreak erakusketa prestatzen ari dira

Karkara

Astelehenetik aurrera, Orioko kultur etxean egongo dira ikusgai bi artisten obrak.

Miguel Etxeberria eta Manuel Rodrigues eskultoreak erakusketa prestatzen ari dira egunotan, Orioko kultur etxean. Astelehenetik aurrera ikusgai egongo dira Aristerrazuko tailerrean lantzen dituzten piezak, uztaila bukaera bitartean. Abuztuan itxita egongo da kultur etxea, eta iraileko lehen bi asteetan ere erakusketaz gozatzeko aukera eskainiko da.

Datorren astean argitaratuko dugu bi artistei egindako elkarrizketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide