Argitaratu duen azken lanaz jardungo da ostegunean Asisko Urmeneta komikilaria. Orioko Salatxo aretoan eskainiko du Eusklabo alaiak izena duen azken komiki-albumari buruzko hitzaldi ilustratua.
Komikilari nafarrak kezka eragiten dioten gaiak jorratzen ditu argitalpen berrian. Umoretik hasi eta bere frustrazio nahiz buruhausteak kitatzeraino iristen da.
Euskal Herrian kokatua da
Parodia satiriko moduan deskribatzen du Urmenetak lan berria. Gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa kritikoa egiten du komikilariak, umorea abiapuntu gisa hartuta. Titulua da horren adibide garbia. Robinson Crusoeren nobela ere hartzen du oinarri, Euskal Herriaren parodia batekin nahasteko.