Larunbatean I. Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketako kanporaketa jokatu zen Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Bi mailatan banatuta parte hartu zuten pilotariek, adimen urritasuna dutenak alde batetik, eta gurpildun aulkian dabiltzanak bestetik. Denera 12 kirolarik parte hartu zuten talde bakoitzean, eta tartean zen Joseba Altuna pilotari oriotarra.
Altunak igandean Legazpin jokatu zen finalerako sailkatzea lortu ez bazuen ere, maila ona erakutsi zuen txapelketan.