Joseba Altuna oriotarrak Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketa jokatuko du

Karkara 2018ko uzt. 5a, 15:01

Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketaren aurkezpena. (Master Cup)

Larunbatean, kanporaketak jokatuko dituzte, Zarautzen. Goizean, adimen urritasuna dutenek sei partida jokatuko dituzte bikoteka, eta, arratsaldean, gurpil aulkian daudenek beste sei.

Behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketa antolatu dute asteburu honetarako, eta Joseba Altuna oriotarrak bertan parte hartuko du. Bi modalitatetan banatu dute txapelketa: adimen urritasuna duten 12 kirolarik parte hartuko dute batetik, eta gurpil aulkian dauden 12 kirolarik, bestetik. 

Larunbatean eta igandean jokatuko da txapelketa. Larunbatean, kanporaketak jokatuko dituzte, Zarautzen. Goizean, adimen urritasuna dutenek sei partida jokatuko dituzte bikoteka, eta, arratsaldean, gurpil aulkian daudenek beste sei. Modalitate bakoitzean sailkatzen diren aurreneko bi bikoteek hurrengo egunean finala jokatuko dute, Legazpin. 12:00etatik aurrera jokatuko dituzte finalak, eta, ondoren, sari banaketa egingo dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide