Txotxongilo emanaldia izango da ostiralean, Orioko Plazan

Karkara 2018ko uzt. 4a, 15:46

'Gatz, titiritorto basatia' izeneko txotxongilo-ikuskizuna eskainiko dute herriko plazan, 18:30ean hasita

Datorren ostiralean, uztailak 6, 'Gatz, titiritorto basatia' izeneko txotxongilo-ikuskizuna izango da Herriko Plazan, 18:30ean hasita. Haur txikiei zuzendutako emanaldi bat da.

Titiritortoak basoan

Agertokiak autokarabana baten itxura izango du, 'Matxeneta' izenekoa, eta bertan kantuan aritzeko aukera izango dute txikienek.

Maitena Illarramendi Unanuek sortutako txotxongilo-emanaldiak titiritortoak ditu protagonista. Maitena irakaslea da eta 2014ko udazkenean bururatu zitzaion antzerki honen ideia, basoan perretxikoak biltzen ari zela. Pertsonaia ugari sortu zituen, naturan dauden elementuetan inspiratuta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide