Bisigu Festarako txartelak salgai jarri dituzte turismo bulegoan

Karkara 2018ko uzt. 3a, 15:22

Bisiguraren Festa.

Turismo bulegotik jakinarazi dute larunbateko eta igandeko bazkarietarako txartelak agortu direla. Dena dela, ostegunean, ostiralean eta larunbatean afaltzeko tokia dago oraindik.

Atzo jarri zituzten salgai Bisigu Festako otorduetarako txartelak. Lehen egunean oriotarrentzat ireki zen salmenta, eta gaurtik aurrera herritar orok du txartelak erosteko aukera. Turismo bulegotik jakinarazi dutenez, larunbateko eta igandeko bazkarietarako txartelak agortu dira, eta ostegunean, ostiralean eta larunbatean afaltzeko tokia dago oraindik.

Oriotarrez gain, Tolosako herritar askok deitu du turismo bulegora Bisigu Festan parte hartzeko asmoz. "Tolosaldean arrakasta izan ohi du jaiak. Bestetik, Donostiatik, Gasteiztik eta Iruñeatik ere etorriko dira bisitariak Bisigu Festara".

Bisigu Festako txartelak turismo bulegoan bertan, edo 943-83-55-65 telefono zenbakira deituta erosi daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide